2011/01/28

Hauek dira 2.mailakoekin egindako ekintza

Gaur, 2.mailakoak liburutegian dagoen erakusketa ikustera etorri dira.Ekintza desberdin batzuk egin ondoren, zenbaki bat aukeratzeko eskatu diet.Behin eginda zegoenean, zenbakiarekin marrazki bat egiteko esan diet.Beitu ze irudimena duten!!!




eta hau da 3.mailakoek egindako lana!! Bikain!!

2011/01/27

1.mailako umeak PDI erabiltzen

Urtarrila hasten denean,umeen talde berriak liburutegira etortzen hasten dira eguerdiko liburutegiko tailerretan parte hartzeko.Asteko egun bakoitzean talde berri bat hurbiltzen da liburutegira.Tailer bakoitza 10-11 saiokoa da.
Bideo hauetan ikusiko dituzuen umeak lehenengo mailan daude eta beren bigarren eguna liburutegian da. Lehenengo egunean, aurreko tailerreko umeek egindako antzezlanaren grabaketa ikusi zuten. Bideo horretan “Doña Karmen” izeneko ipuinean agertzen diren animaliak ezagutu zituzten.
Hurrengo saioan, PDIren bitartez, ipuineko animaliaren bat agertzen zen orrian, animalia horren izena borobildu behar zuten. Izenak idazteko wordart erabili nuen hitzak itxura desberdinak izateko. Lehenengo umea atera zenean konturatu nintzen ekintza, agian, konplikatuegia zela pausu hauek eman behar zirelako:
• E-beam-eko gurpilean idazteko tresna atera
• E-beam-eko gurpilean koloreak atera
• Nahi zuten kolorea aukeratu
• Borobildu hitza
• E-beam-eko gurpilean arratoian eman
• Agertzen zen Scrapbook-eko dukumentua gorde
• Aurreko dukumentura bueltatu

Bigarren umea arbelera atera zen momentuan, andereño bat sartu zen liburutegian niri gauza bat esateko. Joan zenean, umeak, haiek bakarrik, pauso horiek eta beste batzuk ere, zeundela ematen ekintza oso ondo egiteko ikusi nuen. Batek laguntza behar bazuen, beste bat hor zegoen prest laguntza emateko!. Orduan, kamara hartu nuen dena grabatzeko ze…bestela….zer egin ahal nuen? :-)



2011/01/18

Zenbakiak gure Hirietan

Axi Olanoren erakusketa liburutegira ailegatu zaigu BBKri esker.Garrantsitsuak dira zenbakiak gure eguneroko bizitzan? Noiz agertu ziren zenbakiak? Beti berdinak izan dira? Galdera hauei eta gehiagoei erantzuna ematen saiatuko gara.

2011/01/17

Aldaketak

Ikusten duzuenez aldaketak egiten hasi naiz. Espero dut ez bakarrik kanpotik baizik eta barrutik ere, egitea. Ez dakit nondik atera egin nahi ditudan gauzak egiteko behar dudan benbora, baina saiatuko naiz aurtengo helburu bat bete: gehiago eta beste era batez, egiten dudana konpartitu!
Birtatean, hona hemen esteka on batzuk
Ikasi nahi duzu twitter erabiltzen? Horrela bada, behean dagoen irudian klik egin.


Eta El Quijote irakurri/entzun nahi duzu? Ez galdu behean dagoen esteka, mesedez!

El Quijote Interactivo

2011/01/01

Urte Berri On!

Asko gustazen zait blog HONETAN gaur hasten den urte honetan egiten saiatu egin behar ditugun zenbait gauza agertzen dira. Ez dakit ea den dena egitea lortuko dudan baina ahalegin guztiak egingo ditut!

[+/-]

Hauek dira 2.mailakoekin egindako ekintza

[+/-]

1.mailako umeak PDI erabiltzen

[+/-]

Zenbakiak gure Hirietan

[+/-]

Aldaketak

[+/-]

Urte Berri On!

 
Liburutegiko Bloga Blogger Template by Ipietoon Blogger Template