2010/05/31

Ikasblogak: aurten Barakaldon!!!!

Edublogs: 5.topaketa prest dago!!!!!!!!

Guk egindako komikia

Kaixo,Izaskun eta Iraide gara.
Espero dugu komikia gustatzea.

2010/05/28

Erreseinen sariak banatu dira

Gaur arratsaldean, Liburutegiak antolatzen duen lehiaketaren sariak banatu dira. Hona hemen irabazleak!!! ZORIONAK GUZTIOI!!!!!!!!!


LH2 ITZIAR
LH3 SHEILA
LH4 NAIA
LH5 CLARA
video

2010/05/27

Esan genuen bezala, Kazabon gurekin egon zen orain dela aste bat. Umeak lehenengo iritziak ematen hasi dira.

Kazabon etorri zenean, oso ondo pasatu nuen.Nire galderei oso ondo erantzun zidan.
Gure klaseko batzuk, ez ditut izenak emango,
gauza pertsonalak galdetu zizkion Anttoneri.
Bere bai,bere liburu gustukoenak eta berrienak erakutsi zizkigun.
Oso ondo iruditu zitzaidan.
Ander Zorrilla 5.B

Antton Kazabon
Antton Kazabon etorri zenean ikastolara oso ondo
pasatu genuen berarekin.
Dirudienez oso majua zen eta gu galderak hasi garenean oso dibertigarria zen.
Egilea:Andoni l.h5b

Antton Kazabon etorri zenean, oso ondo pasatu nuen eta oso dibertigarria izan zen. Galdera batzuk egin genizkion eta nire galderei, oso ondo erantzun zitzaizkidan. Galdera horien barruan bere gustokoenak erakutzi zitzaizkigun baina ez nahiz gogoratzen liburu horien titiluena.
Asier Alonso

2010/05/26

APIKA: Ipuin kontalariak

Astelehenean eta asteazkenean APIKA taldea 1.2. eta 3. mailakoekin egon da. Elmer izeneko ipuina kontatu diete umeei. Umeen lehehengo iritziak hemen:

EZ ZAIT ASKO GUSTATU

IKER MARTINEZ. LH3

OSO DIBERTIGARRIA IZAN DA.

LIBE GOMEZ.LH3

OSO DIBERTIGARRIA ETA BARREGARRIA IZAN DA

SARAY LOPEZ BLANCO. LH·

OSO DIBERTIGARRIA ETA OSO POLITA IZAN DA
PAULA FLORES. LH3


OSO DIBERTIGARRIA ETA OSO POLITA IZAN DA.
GAIZKA C. LH·

OSO DIVERTIGARRIA IZAN DA ETA OSO OSO ONDO PASATU DUT
Usue Macias. LH3
video

2010/05/25

La gran carrera



Kaixo Ander naiz,10 urte ditut eta komiki hau egin dut.

Komiki bat

Kaixo Andoni naiz eta hau da nire komikia.

porterooooooooooooo


DEMONIOA

Kaixo Asier naiz eta Demonioa izenburua duen komiki bat egin dut.

DEMONIOA


Komiki bat

2010/05/24

ACEXeko ERAKUZKETA

Ostiralean Clara Campoamor_rera 1.mailakoekin joan ginen. ACEX_eko erakuzketa ikusi ondoren, bi tailerretan parte hartu genuen. Bisera polit bat eta kolore askotako suge bat egin zuten umeek. Amaitu eta gero, "La magia de las matématicas" izeneko emanaldia aretoan ikusi genuen. Benetan magia izan zela egin zuena Pedro Alegríak!!. Oso ondo pasatu genuen!!!
video

2010/05/21

:-) :-(


2010/05/20

Kazabon

video
Gaur, Antton Kazabon 4.mailakoekin eta 5.mailakoekin egoteko etorri da. 4.mailakoek Momolo liburua irakurri dute eta 5.mailakoek Urtziren diarioa. Nabaritzen da Kazabon idazle aparta izateaz gain, irakaslea dela. Errimak egin ditu umeen izenekin, olerkiak asmatu ditu, hitzekin jolas batzuk antolatu ditu,umeek prestatutako galdereei erantzuna eman die, liburuak sinatu ditu. Oso ondo igaro dugu denok. Eskerrik asko, Antton!

2010/05/19

ACEXeko kultura astea

video
Gaur, Clara Campoamor_rean ACExeko kultura asteko hirugarren eguna ospatu da. Ana Balenciagak eta Txontu Rodríguezek egunari eman diote sarrera. Oso hitzaldi interesgarriak entzun ditugu. Víctor Bermejok eskola 2.0ari buruz hitz egin du. Naco Cadiernoren eta Ángel Vadilloren hitzaldia internet eta segurtasunari buruz joan da. Andoni Sagarnak Ebook batzuk ekarri ditu guk ezagutzeko.
Geroago, bi abesti eskaini dizkigu gure proiektuan dagoen lankide batek. Bere abotsa zorrigarria da baina, zalantzarik gabe, gehien gustatu zaidana Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasle batzuek emandako musika saioa izan da. Naziotasun desberdin neka-mutil batzuk elkarrekin lan egin dute emandako saioa prestatzeko. Bere irakasleak, Lolik, inork musika ikasten duela institututik kanpo kontatu digu. Maitasun handiz prestatu dute dena. Institutuko beste irakasleak harrituta zeuden prestatu duten guztia buruz ikasi dutelako. Nik argi daukat. Dakigunean zergatik egiten dugu gauza bat, orduan errezago ikasten da.

2010/05/16

Tarzanen erakusketa


Joan den astean Tarzanen erakusketa liburutegira ailegatu zen. Taldeekin egindako ekintza oso erraza eta arrakastatsua izan da. Anak (ez galdu bere bloga, mesedez!) egindako power point_an zenbait hitz gorriz azpimarratu ditut. Umeek Tarzani buruz dakitena atera ondoren, Tarzanen idazlearen bizitza ezagutzeko aukera izango dutela esaten diet baina....adi egon behar direla!!. Power point ikusi eta gero, jolas bat egingo dugula eta taldeak "rekorra" lortu nahi badu....gorriz agertzen diren hitzak ikasi egin behar direla!!

Power point ikusi ondoren, froga egin nahi duzu? Ba...ahatearen gainean klik egin eta jolastu!! ......Zenbat puntu lortu dituzu?

4.Espiral sariak banatu dira

Betaren blogan saridunen zerrenda aurkitzen da. Liburutegiko blogen artean hauxek izan dira irabazleak:
ZORIONAK irabazleei!!!
Datorren urtean ACEXeko blog bat irabazleen artean ikustea gustatuko litzaidake!!!!

Irabazleen artean oso blog onak daude. Asko gustatu zait hau:



2010/05/09

Irakurtxo eta Irakurkop

Joan den ikasturtean bi liburutegiko maskotak elkartu ziren blog berri bat egiteko. Eman zituzten lehenengo urratsak ilusio beterik egon ziren. Lan egiteko gogoak, ideiak, plangintza oso bat, ... dena egon zen prest denbora labur batean. Irakurtxo izeneko maskotaren atzean César zegoen, El Pilar Ikastetxeko liburutegiko arduraduna. Oso gizon alaitsua, indartsua, lan egiteko ahalmen handikoa zen. Lehenengo egunetik, elkar ezagutu genuenetik, lagun berri bat nuela jakin nuen.
César joan zaigu. Badakit orain zeruko liburutegian oso liburutegiko arduradun ona izango dutela baina, hemen, oso triste geratu gara. Te echaremos de menos, amigo.

2010/05/07

Finalistak izan ginen!!


(Goian klik egin marrazki irabazleak ezagutzeko)

Euren portada......zeurea!

ACEXeko Adibidez izeneko aldizkarian proposatu zen lehiaketan parte hartu genuen ikasturte honen hasieran. Orain dela bi hilabete irabazleak ezagutu genituen.

Ez dugunez ezer irabazi, oso pozik gaude. Alde batetik Clara Yueren marrazkia finalista izan delako eta, beste alde batetik, oso liburu interesgarriak irakurri ditugulako.

Eskerrik asko parte hartu zuten ume guztiei!!! Oso lan ona eta ederra egin zenuten!!!

ACEXeko Kurtur Astea


Urtero bezala, ACEX Bizkaia programak, Bizkaiko eskolaz kanpoko ekintza osagarrien programa, bere kultur astea antolatu
du Barakaldoko Clara Campoamor kultur aretoan.
Honetan, Maiatzeko astelehena 17tik hasita, ostirala 21arte, programa oinarritzen den bost eremuen ikasle-irakasleen lanak ikusgai izango ditugu.
Hauekin batera, hainbat tailer ere martxan egongo dira.

[+/-]

Ikasblogak: aurten Barakaldon!!!!

[+/-]

Edublogs: 5.topaketa prest dago!!!!!!!!

[+/-]

Guk egindako komikia

[+/-]

Erreseinen sariak banatu dira

[+/-]

[+/-]

APIKA: Ipuin kontalariak

[+/-]

La gran carrera

[+/-]

Komiki bat

[+/-]

DEMONIOA

[+/-]

Komiki bat

[+/-]

ACEXeko ERAKUZKETA

[+/-]

:-) :-(

[+/-]

Kazabon

[+/-]

ACEXeko kultura astea

[+/-]

Tarzanen erakusketa

[+/-]

4.Espiral sariak banatu dira

[+/-]

Irakurtxo eta Irakurkop

[+/-]

Finalistak izan ginen!!

[+/-]

ACEXeko Kurtur Astea

 
Liburutegiko Bloga Blogger Template by Ipietoon Blogger Template