2009/05/26

Kultura Astea

Atzo 9.kultura asteari eman genion hasiera. Aste honetan ekintza desberdinak antolatuta daude. Egitaraua ezagutu nahi baduzue, egin klik HEMEN

Liburutegian arbela digitalarekin Monopoly motako taula jokoetara jolasten ari gara. Taldeak osatzen dira eta .... erostera eta saltzera ... irabazi arte!!

2009/05/23

Uda 2009


Goiko irudian egin klik eta Kirico Klubak udarako gomendatzen duen liburuen zerrenda irakurri ahal izango duzue!

2009/05/20

Erreseinen lehiaketa




LEHIAKETA
Orain dela hilabete batzuk erreseinen liburuak banatu genituen ikasleen artean. Nahi zuenak hartu zuen eta hilabete hauetan, liburu bat irakurri ondoren, liburuxka horretan liburuen erreseinak idatzi dituzte umeek. Apirilaren amaieran entregatzeko epea amaitu zen. Liburutegiko komizioak ondo aztertu ondoren, ziklo bakoitzetik irabazle bat izendatuko du.

Nork irabaziko ote du?


2009/05/11

Izugarri ondo!!

3.mailakoek lan ederrak egin dituzte. Animalia bat aukeraru, informazioa bilatu eta bakoitzak power point batean idatzi du ikasitakoa. Gaur, liburutegian elkarri erakutsi diote egindakoa. Eskerrik asko etortzeagatik!! Oso ondo lan egin duzue!!

2009/05/09

Centro Cultural Clara Campoamor kultur etxe


Urtero bezala, ACEX Bizkaia programak, Bizkaiko eskolaz kanpoko ekintza osagarrien programa, bere kultur astea antolatu du Barakaldoko Clara Campoamor kultur aretoan.
Honetan, Maiatzeko astelehena 11tik hasita, larunbata 16arte, programa oinarritzen den bost eremuen ikasle-irakasleen lanak ikusgai izango ditugu.
Hauekin batera, hainbat tailer ere martxan egongo dira.

2009/05/07

Aitor Arana gurekin egon da

4.mailakoek "Klaudio eta baloien sekretua" eta "Printzesa politaren sekretua" liburuak irakurri dituztenez, gaur Aitor Arana
haiekin egoteko etorri da.
Aitorrek oso galdera interesgarriak egin dizkiotela eta oso ondo portatu direla
esan du.Bere hurrengo liburua bampiroei buruz joango dela esan digu.Adi egongo gara eta argitaratuko duenean erosiko dugu bere liburuak asko guztatzen zaizkigulako.

[+/-]

Kultura Astea

[+/-]

Uda 2009

[+/-]

Erreseinen lehiaketa

[+/-]

Izugarri ondo!!

[+/-]

Centro Cultural Clara Campoamor kultur etxe

[+/-]

Aitor Arana gurekin egon da

 
Liburutegiko Bloga Blogger Template by Ipietoon Blogger Template