2009/04/28

Zelako sorpresa ederra!!

Liburuaren egunean bost urtekoek lore sorta eder bat oparitu zidaten!!! Irakurkopek loreekin argarki bat ateratzeko eskatu dit gaur.

Eskerrik asko!!!!!!!!!!!

2009/04/25

Liburuaren eguna


Atzo 1., 2., 3., 4.,5.,eta 6. mailako umeak aretoan egon ziren liburu eguna ospatzeko. Haiek egindako ipuinak entzun zituzten. Urte honetako hasieran hasi ginen jarduera hau prestatzen. Liburu batetik testua kendu ondoren, umeak, klaseka, liburutegitik pasatu ziren haiei zegozkien zatiak idazteko. Horrela, 4 urteko geletatik hasita 6 malilakoak pasatu arte, ekintza hau egiteari ekin genion. A taldekoek ez zuten ezagutzen aurreko taldeak idatzi zuena. B taldeakoek entzuten zuten aurrekoak idatzitakoa eta hortik jarrraitzen zuten idazten. Amaieran bi ipuin desberdin osatzen ziren: A taldekoek egindakoa eta B taldekoek egindakoa.


Atzo, aretoan, egindako ipuinak gehi "benetazkoa" entzun genituen. Oso pozik irten ginen denok. Ikastolan idazle onak ditugu!!

2009/04/23

Entzun... :-)



HEMEN ikusita

Liburuaren eguna

Gaur, apirilak 23, Nazioarteko Liburu Eguna ospatzen da. HHko ume guztiak liburutegitik pasatu dira. 2 eta 3 urtekoek "Nire txupetea nahi dut" ipuina entzun dute. Amaitu ondoren, daukagun "arkatz magikoarekin" txupeteak koloreztatzeari ekin diote eta PRIMERAN egin dute!!!
4 eta 5 urtekoek "Animalia guztiak ez dira urdinak" izeneko ipuina ezagutu dute. Ipuin honetan, orri bakoitzean 5 animalia daude. Bostak "berdinak" dira (adibidez igelak) baina bakoitza "desberdina" da. Ume bakoitzari esadi bana irakurtzen zaio eta berak, arkatz magikoarekin, arbelean markatu behar du zein animaliari dagokion esaldia.



Nik zalantzak nituen: Ba al dira 2 eta 3 urtekoak arbela digitala erabiltzako gai? eta erantzuna da: BAIETZ!!! Zalantzarik gabe!!


2009/04/21

Ipuin Kontalariak


Apirilaren 1ean ipuin kontalari bi gurekin egoteko etorri ziren. 1., 2., 3., eta 5.mailakoei ipuin zoragarri eta dibertigarri batzuk kontatu zizkien. Oso ondo igaro genuen!!



Apirilaren 2an Txomin (iaz gurekin egon zena) etorri zen 5 urtekoei ipuinak kontatzeko!!!. Barre eta barre egin genuen!!!



Jarduera hauek Barakaldoko udalari esker eta BBkkoei esker doanik ditugu. Liburutegiko proiektuak ACEXekoa izateagatik jasotzen ditu laguntza hauek.

2009/04/02

GURASOEN EDO AITITE-AMAMAREN BIHURRIKERIAK KONTATZEKO LEHIAKETA

5. mailako Ander irabazleen artean dago eta bere lana argitaratua izango du!!!!!!!!!!!
ZORIONAK!!!!!

Haur Liburuaren Nazioarteko Liburu Eguna




ospatuko dugu gaur liburutegian.




Ni naiz mundua


Ni naiz mundua, eta mundua ni naiz


zer nahi huraxe bainaiz


neure liburuaren bidez




Hitzek eta irudiek, hitz lauz edo bertsotan,


gertura naramate, eta urrun aldi berean


Sultanen eta urrearen lurraldean


milaka istorio daude ipuinetan;


alfonbra hegalariez, kriselu miresgarriez...


Jeinuek, demonioek eta sinbadek


beren sekretuak dizkiote Xerezaderi.


orrialde bakoitzean hitz bakoitzarekin


espazioan eta denboran zehar noa bidaian.


Eta fantasiaren hego gainean


dabil nire gogoa


lehorrean eta itsasoan.


Gehiago irakurri ahala, hobeto ulertzen dut


beti nagoela nire liburuarekin


konpainia onean




Hani D. El Masri




Gaur goizean 4 urtekoekin kontratu bat sinatu dugu:




  • Liburuekin ondo pasatuko dugu!.

  • Gurasoei liburuak irakurtzeko eskatuko diegu.


1.mailakoekin "Animalia guztiak ez dira urdinak" liburua irakurri dugu. Orri bakoitzean animalia batzuk agertzen dira. Umeak arbelera atera ahala, animalia bati buruzko esaldi bat irakurtzen diet. E-beamek duen arkatzarekin umeek senalatu egin behar zuten zein zen animalia.



Ekintzarekin amaitu ondoren, taldeak arbela digitalarekin argazki bat atera nahi izan du "arbela digitala" esanez!!!



E-beam


Tailerretan e-beam tresna erabiltzen dugu. Egiten duguna jakin nahi baduzue, "tailerrak" izeneko blogatik pasatu!!

[+/-]

Zelako sorpresa ederra!!

[+/-]

Liburuaren eguna

[+/-]

Entzun... :-)

[+/-]

Liburuaren eguna

[+/-]

Ipuin Kontalariak

[+/-]

GURASOEN EDO AITITE-AMAMAREN BIHURRIKERIAK KONTATZEKO LEHIAKETA

[+/-]

Haur Liburuaren Nazioarteko Liburu Eguna

[+/-]

E-beam

 
Liburutegiko Bloga Blogger Template by Ipietoon Blogger Template